ARAUTEGIA
 

1. ARTIKULUA
XIV ORDUKO IBILALDIA – LONDON 2012 OLINPIADA URTEA - 2012ko maiatzaren 27an egingo da. Abiapuntua eta helmuga Tolosa izango da (Berazubi stadiuma), eta ibilbidea ondokoa da: TOLOSA-GAZTELU-ULI (kontrola)-MERKU/GORRITI (kontrola)-LEKUNBERRI (kontrola)-IRIBAS-SAN MIGEL (kontrola)-GUARDETXEA-IGARATZA (kontrola)-AMEZKETA (kontrola)-ALEGIA-TOLOSA.

2. ARTIKULUA
ARALARKO ADISKIDEAK elkarteak ez ditu bere gain hartuko parte hartzen dutenei Ibilaldian edo honen ondorioz gerta lekizkiekeen istripuen ardura, partehar-tzaile horiek antola-tzaileengandik inolako indemnizaziorik jasotzeari uko egiten diotelarik.

3. ARTIKULUA
Irteera txandak izena ematean ezarritako ordenaren arabera egingo dira.

4. ARTIKULUA
Minutuero 80 partaide aterako dira ordenari jarraituz, eta aurrenekoari goizeko 5-etan emango zaio irteera.

5. ARTIKULUA
Sailkape nerako kontutan izango diren partaideek ibilbide osoa egin beharko dute, kontrol-gune ofizial guztietatik partaide bakoitzari emandako denboretan igaro beharko dutelarik, kontutan izanda gutxienez eman beharreko denbora 12 ordu eta gehienezkoa 16 ordutakoa.

6. ARTIKULUA
Sailkatutako ibiltari guztiek diploma jasoko dute, Berazubira iritsi izana adieraziko duena.

7. ARTIKULUA
Talde antolatzaileak mediku-laguntzarako kontrolak jarriko ditu ibilbide guztian zehar eta jan-edariak GORRITI-LEKUNBERRI-SAN MlGEL-IGARATZA ETA AMEZKETAn.

8. ARTIKULUA
Gurutze Gorriko itxierako patruilak mendizale bat atzean uzten badu, edo ibilaldian jarraitzeko moduan ez dagoela erabaki-tzen badu, txartel bat emango dio sinatzeko eta momentu hortatik aurrera mendizalea ibilalditIk kanpo geldituko da.

 
9. ARTIKULUA
Ibilaldiko antolakuntzak ez ditu bere gain artuko martxa utzi dutenak itzultzen laguntzeko lanak.

10. ARTIKULUA
Ibilbidea markatu egingo da; baina ibiltarien aukerakoa izango da egin beharreko bidea, beti ere ezarritako kontroletatik pasaz gero.

11. ARTIKULUA
ARALARKO ADISKIDEAK elkartea sor daitezkeen arazoei irtenbidea ematen saiatuko da, nahiz eta arautegi honetan jasota ez izan.

12. ARTIKULUA
Kontrol bakoitzetik igarotzeko gutxienezko eta gehienezko denborak aparteko orrian emango dira eta izenematearekin batera banatutako txartelean.

13. ARTIKULUA
Bezperako gaua Tolosan pasa nahi dutenentzako, ARALARKO ADISKIDEAK elkarteak kiroldegiko gune batean, koltxoneta gainean lo egiteko aukera eskainiko du. Bertan lo egin nahi duten partaideek izenemate orrian edo e-mailez antolakuntzari jakin arazi behar diote. 

14. ARTIKULUA
ARALARKO ADISKIDEAK elkarteak, proban ateratako partaideen argazki eta irudiak, bai eta kirolarien emaitzak ere, komunikabide edota internet bidez argitaratu ahal izango ditu. Partaideen zerrenda eta datuak, izen emateko momentutik aurrera, publikoaren eskura izango dira. Beraz, partaidetza zerrendan izen ematen duenak datu horiek ARALARKO ADISKIDEAK elkarteak erabakitzen duen komunikabideetan -internet barne- argitaratzea onartzen du espresuki eta mugarik gabe, hark kontra egoteko daukan eskubideari kalterik egin gabe. 

15. ARTIKULUA
Araudi honen bidez argitu ez daitezken arazoak eta probaren momentuan, aurretik edo ondoren sortu daiteken edozein gertakizun ARALARKO ADISKIDEAK elkarteak ebatziko du.

16. ARTIKULUA
ARALARKO ADISKIDEAK elkarteak, eguraldiagatik, edo beste edozein arrazoirengatik ibilbidea moztu, proba atzeratu edo bertan bera utzi dezake.