Aurten, ekainaren 11n egingo dira T2T eta T3T

2023-04-24

T3Tko partaideek Herniori aurre egin beharko diote azken igoeran (Erroizpetik hasi eta Uzturretik igaro ondoren) eta T2Tkoek Erroizpeko igoerari ekingo diote lehendabizi.

Bertsio luzeeneko korrikalariak, hau da, Erroizpe, Uzturre eta Ernio mendiguneak igotzera doazenak hurrenez hurren, 09:00etan abiatuko dira, eta ibilbide laburrena aukeratzen dutenak 09:30ean. Bertsio luzeak 43,5 kilometro eta 2.800 metroko desnibel positiboa proposatzen du; lasterketa laburrak, berriz, 24,5 kilometroko luzera eta 1.600 metroko desnibel positiboa.

T2T eta T3T Tolosan

ARALARKO ADISKIDEAK
689 047 582
Gipuzkoako Mendizale Federazioa

Gipuzkoako Mendizale Federazioa

Euskal Mendizale Federazioa

Euskal Mendizale Federazioa