Aurtengo Aingeru Eguna, abuztuaren 10ean ospatu dugu. Tradizio hau 1947tik egiten da, Igaratzako ermita inauguratu zenetik. Data honetatik aurrera, abuztu hasieran, Aingeru Gipuzkoara igarotzen da mendizale talde batekin batera, 12:00etan meza ospatzeko. Bertan, jateko zerbait eta edariak saltzen dira, eta trikitixa ere izaten da.
