1. ARTIKULUA

XIV ORDUKO IBILALDIA - Olinpiada-urtea RIO 2016. Aurtengo ibilaldia maiatzaren 29an izango da. Tolosatik abiatu eta bertan bukatuko da (Berazubi estadioa).
lbilbidea: TOLOSA / GAZTELU / ULI (kontrola) - MERKU / GORRITI (kontrola) - LEKUNBERRI (kontrola) – IRIBAS / SAN MIGEL (kontrola) – GUARDETXEA / IGARATZA (kontrola) – AMEZKETA (kontrola) – ALEGIA / TOLOSA.
2. ibilbidea: TOLOSA / GAZTELU / ULI (kontrola) - MERKU / GORRITI (kontrola) - LEKUNBERRI (kontrola) - IRIBAS / SAN MIGEL (kontrola) - GUARDETXE / IGARATZA (kontrola) - ZARATE (kontrola) - ALTZO / TOLOSA.

2. ARTIKULUA

ARALARKO ADISKIDEAK elkarteak ez ditu bere gain hartuko parte hartzen dutenei Ibilaldian edo honen ondorioz gerta lekizkiekeen istripuen ardura, partehartzaile horiek antolatzaileengandik inolako indemnizaziorik jasotzeari uko egiten diotelarik.

3. ARTIKULUA

Irteera txandak izena ematean ezarritako ordenaren arabera egingo dira.

4. ARTIKULUA

Minutuero 80 partaide aterako dira ordenari jarraituz, eta aurrenekoari goizeko 5etan emango zaio irteera.

5. ARTIKULUA

Sailkapenerako kontutan izango diren partaideek ibilbide osoa egin beharko dute, kontrol-gune ofizial guztietatik partaide bakoitzari emandako denboretan igaro beharko dutelarik, kontutan izanda gutxienez eman beharreko denbora 12 ordu eta gehienezkoa 16 ordutakoa dela.

6. ARTIKULUA

Sailkatutako ibiltari guztiek diploma jasoko dute, Berazubira iritsi izana adieraziko duena.

7. ARTIKULUA

Talde antolatzaileak mediku-laguntzarako kontrolak jarriko ditu ibilbide guztian zehar eta ura GORRITI, LEKUNBERRI, SAN MlGEL, IGARATZA, AMEZKETA, ALEGIA eta ZARATEn.

8. ARTIKULUA

Gurutze Gorriko itxierako patruilak mendizale bat atzean uzten badu, edo ibilaldian jarraitzeko moduan ez dagoela erabakitzen badu, txartel bat emango dio sinatzeko eta momentu hortatik aurrera mendizalea ibilalditIk kanpo geldituko da.

9. ARTIKULUA

Ibilaldiko antolakuntzak ez ditu bere gain hartuko martxa utzi dutenak itzultzen laguntzeko lanak.

10. ARTIKULUA

Ibilbidea markatu egingo da; baina ibiltarien aukerakoa izango da egin beharreko bidea, beti ere ezarritako kontroletatik pasaz gero.

11. ARTIKULUA

ARALARKO ADISKIDEAK elkartea sor daitezkeen arazoei irtenbidea ematen saiatuko da, nahiz eta arautegi honetan jasota ez izan.

12. ARTIKULUA

Kontrol bakoitzetik igarotzeko gutxienezko eta gehienezko denborak aparteko orrian eta izenematearekin batera banatutako txartelean emango dira.

13. ARTIKULUA

Bezperako gaua Tolosan pasa nahi dutenentzako, ARALARKO ADISKIDEAK elkarteak kiroldegiko gune batean, koltxoneta gainean lo egiteko aukera eskainiko du. Bertan lo egin nahi duten partaideek izenemate orrian edo e-mailez antolakuntzari jakinarazi behar diote.

14. ARTIKULUA

ARALARKO ADISKIDEAK elkarteak, proban ateratako partaideen argazki eta irudia, bai eta kirolarien emaitzak ere, komunikabide edota internet bidez argitaratu ahal izango ditu. Partaideen zerrenda eta datuak, izen emateko momentutik aurrera, publikoaren eskura izango dira. Beraz, partaidetza zerrendan izen ematen duenak datu horiek ARALARKO ADISKIDEAK elkarteak erabakitzen duen komunikabideetan -internet barne- argitaratzea onartzen du espresuki eta mugarik gabe, hark kontra egoteko daukan eskubideari kalterik egin gabe.

15. ARTIKULUA

Araudi honen bidez argitu ez daitezkeen arazoak eta probaren momentuan, aurretik edo ondoren sortu daitekeen edozein gertakizun ARALARKO ADISKIDEAK elkarteak ebatziko du.

16. ARTIKULUA

ARALARKO ADISKIDEAK elkarteak, eguraldiagatik, edo beste edozein arrazoirengatik ibilbidea moztu, proba atzeratu edo bertan bera utzi dezake.