Oinarriak

2009ko Ekainaren 13an, larunbata, egingo da proba.

  • Mugarriak:
    Tolosa/Trianguloa (76 m.)-Ernioko gurutzea (1.076 m.)-Tolosa/Trianguloa (76m.).
  • Ezaugarriak:
    20 kilometroko luzera eta guztira 2.000 metroko desnibela (+/- 1.000 m.).
  • Irteera:
    10:00etan.
  • Irteera/Helmuga eta boxes gunea Triangulo plazan.
    Antolakuntzak, haren ustez azkarrena den ibilbidea markatuko du. Hala ere, gora eta behera egiteko bakoitzak nahi duen bidea hartu dezake.
  • 4 anoa gune:
    antolakuntzak markatutako ibilbide erdian (5. eta 15. km), Ernioko gurutzean (10. km) eta helmugan (20. km).
  • 2005az geroztik denbora marka:
    ordubete 26 minutu eta 52 segundo (Fernando Etxegarai).
  • Ibilbidea osatzeko gehienezko denborak (hauek gainditzen dituen partaidea antolakuntzaren babesetik kanpo geratuko da eta probako sailkapenean ez da kontuan hartua izango):
    • Gurutzeraino: 2 ordu.
    • Proba osoa: 3 ordu eta 30 minutu.

Izena emateko:

  • www.aralarkoadiskideak.org Prezioa: 15 euro.
  • Proba egunean, 09:15tan amaituko da epea.
  • Ordaina internet bidez edo proba egunean bertan, 09:15ak baino lehen, mahaian
  • Federatuta ez daudenei seguroa egingo zaie proba honetarako (izena emateko prezioan sartuta dago).
  • Muga: 300 partaide. Parte hartzeko gutxieneko adina: 18 urte.


SARIAK:

  • Gurutzean lehena: sari berezia
  • Rekorra Tolosan: 100 Euro
  • Gizonezkoak::
    • 1.- 300 euros + txapela
    • 2.- 200 euros
    • 3.- 100 euros
    • Tolosako lehena: garaikurra
  • Emakumezkoak:
    • 1.- 300 euros + txapela
    • 2.- 200 euros
    • 3.- 100 euros
    • Tolosako lehena: garaikurra

Ibilbidea 1 (855Kb)
Ibilbidea 2 (1.4Mb)

Sari banaketa lehenengoa iritxi eta ordu betera egingo da Triangulo plazan. Dutxa zerbitzua Usabal kiroldegian.
ANTOLATZAILEA: Aralarko Adiskideak.