Hasiera Ernio
Ernio

OHARRRA: Zerkausian dutxak ipiniko dira.



Aralarko Adiskideak elkarteak aurten ere Ernio ko lasterketa antolatu du, azken aldi hontan lasterketa bi urtez behin egiten da.

Tolosako triangulo emparantzatik eman zaio irteera goizeko hamarretan. Ernioko gurutzeraino igo eta, atzera Tolosako triangulora jeistera ahal den azkarren, bete beharreko lana.

Lan gogor hau betetzeko 131 partaidek izena eman dute, 9 emakume eta 122 gizon, eta bi gizon kenduta partaide guztiak iritxi dira berriz Tolosako triangulo enparantzara (utzi dutenek giarretako arazo arinak direla eta utzi behar izan dute).

Ernioko martxak 20 kilometroko luzera du (10 gora eta 10 behera) eta 1.000 metroko desnibela (Tolosak 76 m ditu itsasoarekin alderatuta eta Erniok berriz 1.076 m).

Urtetik urtera lasterketa osatzeko behar den denbora gutxitu egiten da, horrek esan nahi du partaideak gero eta gehiago prestatzen dutela beren burua lasterketa honetan parte hartzeko. Hona hemen nola hobetu diran demborak lasterketa egiten denetik:

GIZONEZKOAK

  • 1944an Joxe Mari Arteagak egin zuen 2:07:41 ko denbora.
  • 2003an Juan Mari Garinek 1:30:14 ko denbora.
  • 2005an Fernando Etxegaraiek 1:26:52 ko denbora.
  • 2007an Fernando etxegaraiek 1:24:44 ko denbora.

EMAKUMEZKOAK

  • 1944 erreferentziko denborarik ez dago.
  • 2003 an Maider Mendiak 1:57:41 ko denbora.
  • 2005 ean Nerea Amilibiak 1:53:59 ko denbora.
  • 2007 an Nerea Amilibiak 1:48:09 ko denbora.

Tolosan sortutako giroa oso polita izan da eta jakin miña Portu da ikusleen artean nork irabaziko zuen lasterketa eta batez ere irabazleak duela bi urteko denbora hobetuko zuen edo ez ikusteko.

Eguraldia lagun izan genuen egun hartan eta gende ugari gerturatu da irteera ikusteko, frogaren goraberak jakiteko eta amanera ikusteko, partaideei animoak ematen eta txalotzen.

Saritan 2.300 banatu dira diputan, bost azkarren artean banatuta, Tolosaldeako gizon eta emakume hobenei sari berezia eman zaie eta partaide guztiei liburu bat eta tolosako teila eta zigarroen oparia egin zaie. Sari Banaketan Tolosako udalako hiru zinegotzik parte hartu dute, Olatz Peon, Yurre Peñagarikano eta Joselu andueza, Aralarko Adiskedeak elkarteko lehendakaria eta idazkariarekin batera.

Mendiko lasterketa honetan laguntzaile izan ditugu Aralarko adiskideak elkartearekin batera, Tolosako Udala, Tolosaldea Garatzen, Kutxa fundazioak, Euskadiko Kutxak, Insalus ur enpresak, Gurutze gorriak eta hainbat lagun.

Sailkapenak eta egindako denborak ondorengo horrietan daude, baita aurrekontuak ere.

Hurrengo lasterketa 2009 ko irailaren zehaztu gabeko egun batean ospatuko da.

Ibilbidea 1 (855 Kb)
Ibilbidea 2 (1.4 Mb)

 

 

Ernio 2009 inskripzioa

Ernio 2009
Ernio 2009
€15.0