Ez erabili denbora ibilgailu bat balitz bezala.
Ibili zaitez presarik gabe,... puskaka puskaka.
Zakarreria ez da guztiona, zurea baizik.
Txikia dena polita da, errespeta ezazu.
Zure lorratz bakarra oinatzena izan dadila.
Denborak lasterka eginda ere zu ez zaitez hala ibili.
Presa gizakiak sortu zuen, ez Naturak.
Naturan badira ikusi eta ukitu ezin diren gauzak.
Sentitu besterik ezin dira egin.
Gogoan izan: mila begi dauzkazu begira.
Bidea egina dago. Ez zaitez xendatik aldendu.
Naturak menpekotasuna sortzen du.
Kontuz harekin.
Alberto Luengo
(Zumardi)